Volkswagen Nafarroak atzo baieztatu zuen bigarren txanda heldu den asteazkenean hasiko dela. Joan den martxoaren 15ean, COVID-19ren krisiaren ondorioz hartutako neurriengatik fabrikazioa bertan behera utzi ondoren, lantegiak apirilaren 27an ekin zion berriro ekoizpen-jarduerari, 06:00etatik 14:00etara bitarteko txandarekin. Ordutik, egunero 527 auto ekoizten dituen programa "normaltasun osoz" egin dute.
Bigarren txanda 14:00etatik 22:00etara izango da, eta Volkswagenek 1.054 auto ekoitziko ditu egunero; horietatik %55, gutxi gorabehera, T-Cross izango dira, eta gainerako %45ak, Polo.
Bestalde, A, B eta C txandetako industria lanaldiak abuztuko lehen astean elkartzea proposatu du enpresako Industria Harremanetarako gerenteak. Langileen ordezkarien gehiengoak onartu du proposamena, eta, beraz, fabrikako jarduerari berriro ekingo diote, uztaileko oporren eta industria lanaldiaren ondoren, abuztuaren 10ean.