Leitza, landa turismoko hiriburu izateko hamar hautagaien artean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 27a, 18:54

Gaurtik hasi eta ekainaren 28ra arte bozkatu daiteke escapadarural.com webgunean. Espainiar estatuko hamar herri daude aukeran.

 

Landa Turismoko hiriburu izateko laugarren lehiaketan bozkatzeko epea ireki du maiatzaren 26tik ekainaren 28ra www.escapadarural.com webguneak. Hautagai diren Espainiar Estatuko hamar herriren artean dago Leitza. 2017an Sigüenza aukeratu zuten, 2018an Aínsa-Sobrarbe eta 2019an Santillana de Mar.

2020ko edizioan finalista diren hamar herriak hauek dira: Leitza (Nafarroa), Rascafría (Madril), Santo Domingo de Silos (Gaztela-Leon), Colombres (Asturias), Guadalupe (Extremadura), Cazalla de la Sierra (Andaluzia), Ayna (Gaztela-Mantxa), Potes (Kantabria), El Rasillo de Cameros (Errioxa) eta Artenara (Las Palmas). 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!