Nafarroak zazpi Covid-19 kasu berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, PCR bidez baieztatuta. Pertsona bat zendu zen atzo, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Egun 76 ospitalizazio daude, 62 plantan (lau gutxiago), 11 ZIUn eta hiru etxean. Era berean, osasun arloan aktibo dauden kasuen kopurua bost pertsonatan jaitsi da, guztira 57 izan arte.