Euskarazko irakasgai gehiago izanen da NUPeko erizaintza graduan datorren ikasturtean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 27a, 14:23

Ikasle protesta, euskarazko erizaintza ikasketak eskatzeko. Artxiboko irudia

Irailean hasiko den ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintza graduko lehendabiziko mailan, lehendabiziko seihileko osoa euskaraz egiteko aukera izanen da. Horrela iragarri dio NUPeko errektoretzak Administrazioan Euskaraz taldeari. Gradu osoa euskaraz eskeintzeko asmoa ere erakutsi du unibertsitateak.

Euskarazko lerroa ezartzeko aspaldiko aldarrikapena zen unibertsitate publikoan, ikasle zein irakasleen eskaria bazegoelako. "Asko poztu gaitu berri honek" adierazi du NUPeko euskara taldeko Irati Juaristik, "Poliki poliki aurrera goazelaren seinalea da". Dena den, aurrerapausoa labur geratzen dela esan du ikasle talde honek, "Lehenengo sehilekoan dagoeneko bazegoen hiru irakasgai euskaraz ikasteko aukera, beraz soilik bi materia berri gehitu dizkiote eskaintzari" adirazi du Juaristik, "Eskaera hau aspaldikoa da, gradua ezarri zenetik eta ez da bakarra NUPen, izan ere gaur egun soilik magisteritzan ikas daiteke euskaraz, graduaren hasieratik amaierara".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!