Ekainaren 1ean berrekingo diete bertan behera utzitako oposizio, lehiaketa eta deialdiei

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 27a, 09:45

Guztira hamar prozesu izan dira kaltetuak; horien artean, liburutegiko arduradunen eta Foruzaingoaren oposaketak

Alarma egoeraren luzapena dela eta bertan behera geratu ziren hainbat oposizio, lekualdatze lehiaketa eta deialdietako administrazio-epeak ekainaren 1ean zabalduko dira berriro. Gainera, ekainaren 5ean argitaratuko dira Nafarroa.eus atarian atezain eta zaintzaile gerontologikoen deialdien inguruko epeak. 

Zehazki, ekainaren 1ean, ondorengo prozeduren epeak abian jarriko dira:

- Liburutegiko arduradunaren oposaketa: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea abian izango da 21 egun naturaletan; hortaz, 2020ko ekainaren 22an amaituko da.

- Foruzaingoko agentearen oposaketa: euskara eta gidatzeko baimena egiaztatzeko epea 6 lanegunekoa izango da; beraz, 2020ko ekainaren 8an amaituko da.

- Sistema Informatikoetako Ofizial Teknikoaren oposizioa: bigarren probaren behin-behineko emaitzei alegazioak aurkezteko epea 2 egun baliodunekoa izango da, 2020ko ekainaren 2ra bitarte.

- Liburutegiko arduradunaren leku-aldaketa lehiaketa: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea egun natural 1ekoa izango da; beraz, 2020ko ekainaren 1ean amaituko da.

- Osasun-arloko Kudeaketako teknikariaren leku-aldaketa lehiaketa: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea egun natural 1ekoa izango da; beraz, 2020ko ekainaren 1ean amaituko da.

- Mantentze-lanetako lehen mailako Ofizial/Ofizialaren leku-aldaketa lehiaketa: euskara eta kargen erabilera egiaztatzeko epea 7 egun baliodunekoa izango da;  beraz, 2020ko ekainaren 9an amaituko da.

- Mendi Ingeniarien aldi baterako deialdia: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea abian izango da 6 egun baliodunetan; beraz, 2020ko ekainaren 8an amaituko da.

- Gidariaren aldi baterako deialdia: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea abian izango da egun baliodun 1ean; beraz, 2020ko ekainaren 1ean amaituko da.

- Arkitektoaren aldi baterako deialdia: onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea 3 egun baliodunekoa izango da; beraz, 2020ko ekainaren 3an amaituko da.

- Albaitariaren aldi baterako deialdia: onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea 3 egun baliodunekoa izango da; beraz, 2020ko ekainaren 3an amaituko da.

Era berean, ekainaren 5ean (ostirala), Navarra.es atarian argitaratuko dira oposizioaren deialdiaren fitxetan, epeak irekitzen dituzten ondorengo Ebazpenak:

- Atezaina: oposiziotik eratorritako aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onartzen dituen ebazpena, 10 egun balioduneko epea irekitzen duena zonak aukeratzeko, lanaldi partzialetako kontratuak aukeratzeko, euskara egiaztatzeko eta erreklamazioak aurkezteko.

- Zaintzaile gerontologikoa: oposiziotik eratorritako aldi baterako kontrataziorako izangaien behin-behineko zerrendak onartzen dituen ebazpena, erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea irekitzen duena.

Administrari laguntzailearen eta haur-hezitzailearen oposizioaren alegazioak aurkezteko epea

Horrez gain, Administrari laguntzailearen oposizioari dagokionean, Administrari laguntzailearen oposizioaren epaimahaiak datozen egunetan iragarriko ditu bigarren probako CD-ak entregatzeko egunak, deialdiaren fitxan argitaratuko diren lekuan eta moduan, eta bigarren probako behin-behineko emaitzen aurrean alegazioak aurkezteko epea.

Era berean, Haur-hezitzailearen oposizioan, epaimahaiak datozen egunetan argitaratuko ditu plika telematikoak irekitzeko data, bigarren probako behin-behineko puntuazioak eta bigarren probako behin-behineko emaitzen aurrean alegazioak aurkezteko epea.

Argitalpenak NAOn  

Ekainaren 1ean, NAOn argitaratuko da, Prestakuntza eta Enpleguko Erdi Mailako Titulatuaren oposizioari dagokionean, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpena, eta 10 egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko.

Halaber, ekainaren 1ean, NAOn argitaratuko dira leku-aldaketa lehiaketaren ondorengo deialdiak, eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea irekiko da: Enpresa-zientzietan diplomatua, Ogasuneko Kudeatzaile laguntzailea eta ikertzailea eta Ogasuneko teknikaria.

Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak iragarri zuen enplegu publikoa kontratatzeko deialdien eta zerrenden plangintza berria, COVID-19aren krisiak eragindako langileek betetzen dituzten postuetarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!