Establezimenduetan egon daitekeen jende kopurua handitzeko eskatu dute Nafarroako ostalariek

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 27a, 09:20

ANAPEH Ostalaritzako Enpresari Txikien Elkarteak taberna eta jatetxeetarako baimendutako jende kopurua %50era arte handitzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, “datorren krisi larria arintzen laguntzeko, dozenaka establezimendu itxi behar izateko mehatxuarekin baitaude”.

Elkarteak neurri hori proposatu du, argudiatuz ostalaritzako establezimenduen edukiera ez dagoela kalkulatuta eskuragarri dagoen espazioaren arabera, baizik eta ebakuazio irizpideen arabera, eta horrek “establezimenduen ahalmena murrizten” duela, “zentzurik gabe”.

ANAPEHren esanetan, Espainiako Gobernuak erkidegoei edukiera aldatzeko aukera ematen die, betiere %30 eta %50 artean, eta, Nafarroako osasun egoera dela eta, pauso hori eman daitekeela uste du elkarteak. Gainera, ziurtatu du ostalaritzak konpromisoa hartzen duela urrats hori ezarritako gutxieneko distantziak errespetatuz egiteko.

Era berean, elkarteak "azkartasuna" eskatu dio administrazioari terrazak handitzeko eskaerak ebazteko eta lokalen edukieraren datua emateko orduan; informazio hori ez dago eskuragarri eta ez dago kontsulta iturri fidagarririk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!