Egoerara egokituta, udan euskara ikasteko aukera emango du AEK-k

Internet bidezko ikastaroak eta probak prestatzeko eskolak emango dituzte. 

Udako ikastaroen berri emateko, Uda hemen da, AEK ere bai kanpaina jarri du martxan koordinakundeak. Izan ere, koronabirusaren pandemiaren ondorioz, barnetegiak bertan behera utzi behar izan dituzte, baina ez diote herritarrak euskalduntzeko lanari utzi nahi. 

Horretarako, udako online ikastaroak eskainiko didtuzte, maila guztietan. Halaber, hainbat euskaltegitan, udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko ikastaroak emango dituzte. Hiru aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza eta jardun bikoa. “Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira AEKren euskaltegietan”, azaldu dute. 

Informatzeko nahiz matrikulatzeko, egokiena da hurbilen dagoen euskaltegira jotzea, AEKren webguneko Non gaude? atalean begiratzea edota telefonoz deitzea: 673 200 100 · 946 464 000