“Aurrekaririk gabeko egoera honetatik ateratzen ari garen honetan, Udako Ikastaroen eskaintzarekin aurrera egiteko erronka jarri diogu geure buruari”, adierazi du Udako Euskal Unibersitaeak. Ikastaro horien bereizgarria da aurrez aurrekotasuna, harreman pertsonalak akuilatu eta komunitatea sortzea baitute helburu.
Ezohiko egoerak ezohiko neurriak hartzera behartu du UEU, baina edonola ere, eskaintzarekin aurrera jarraitzea erabaki du, 48. aldiz, #ElkarEkin goiburupean. “Egoera berezi honek sortzen dizkigun arazoak aukera bihurutu, ausartak eta sortzaileak izan, eta 48. Udako Ikastaroen eskaintza berezia elkarrekin osatuko dugu, zatoz gurekin!”, adierazi dute UEUko kideek. Hamasei ikastaro eskainiko dituzte, Iruñeko, Eibarko, Donostiako, Usurbilgo eta Baionako egoitzetan.
Hauek izango dira aurtengo ikastaroak:
1. astea: uztailak 13-17
Eibar, Donostia eta Usurbil
-Matematikari Euskaldunen IV. Topaketa (Matetop IV.).
Eibar, uztailak 10
-BERRIA multimedia: kazetaritzaren praktika berriak.
Eibar, uztailak 13
-Euskal Curriculumaren garapen integrala: EKI.
Eibar, uztailak 13-14
-Wikipedia/Wikimedia editatoia 2020.
Donostia, uztailak 14
-Euskal ahozkotasuna eta irudimena: ondarea, sormena eta transmisioa.
Eibar, uztailak 15
Eibar, uztailak 16
-2020.urtea. Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklakatu behar direla? Mintegia.
Eibar, uztailak 16
-Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia)
Usurbil, uztailak 16
-Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa.
Donostia, uztailak 13-14
2. astea: abuztuak 31-irailak 4
Iruñea eta Baiona
-Orreagatik (778) Trantsiziora (1975-1982): Nafarroaren historia, memoria eta kontakizunak.
Iruñea, abuztuak 31
-Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak.
Iruñea, abuztuak 31
-Euskal Herria Dekoloniala Mintegia.
Iruñea, abuztuak 31-irailak 1
-Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.
Iruñea, irailak 1
-Gau Beltza (Arimen gaua) ospakitzuna antolatzeko tailerra.
Baiona, irailak 4
-Euskal kantu ondarearen transmisioa
Baiona, irailak 4
Baiona, irailak 4
Matrikulazioa
Matrikulazioa maiatzaren 25ean irekiko da. Egitarauak izen ematea irekitzerakoan argitaratuko dira, eta izena emateko aukera ez da itxiko, zabalik mantenduko da ikastaroa hasi arte. Izen-ematea UEUren webgunetik egiten da: www.ueu.eus. Ikastaro guztiek prezio berdina eta bakarra izango dute, hamar euro, eta ez da ohiko deskonturik aplikatuko. Ordainketa egiteko izena eman eta 15 eguneko epea dago, bestela izen-ematea bertan behera utziko da.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higieneneurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!