Batxilergoko bigarren mailako ikasleak ekainaren 1ean itzuliko dira ikasgeletara

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 26a, 09:18

Carlos Gimeno kontseilariak irakaskuntzako hainbat ziklotan itzultzea eta aurrez aurreko probak egitea baimentzen duen foru agindua sinatu du.

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak foru agindu bat sinatu zuen atzo, 48/2020 Foru Agindua, unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren esparruan 2019-2020 ikasturtearen amaierarako aurrez aurreko zenbait jarduerari eusteko eta berrekiteko neurriak malgutzea xedatzen duena.

Foru Aginduak baimena ematen du, halaber, ekainaren 1etik aurrera, Hizkuntza Eskola Ofizialen ziurtagiri ofiziala lortzeko aurrez aurreko probak egiteko, helduen zentroetan eta Zubiarte Euskaltegian ziurtagiri-probak egiteko eta honako proba hauek egiteko:

  • Lanbide Heziketako, Arte Plastiko eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzako zikloetara sartzeko probak.
  • Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetara sartzeko probak.
  • Diseinuko Goi-mailako Arte Irakaskuntzetara sartzeko probak.
  • Goi-mailako arte-irakaskuntzetan sartzeko heldutasun-probak.
  • Musikako Kontserbatorio Profesionaletara sartzeko probak.
  • Unibertsitatean sartzeko Batxilergoko ebaluazio-proba.

Ikastetxe publikoen kasuan, jarduera horiei berrekiteko behar diren langileak 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasiko dira lanean, zuzendaritza-taldeek zehazten duten antolaketaren arabera, aurrez aurreko eta, hala badagokio, urrutiko hezkuntza-arreta bermatzeko.

Gainerako irakasleek ikasleentzako urrutiko arreta mantenduko dute, eta ikastetxera joan ahal izango dira unean-unean, zuzendaritza-taldeak zehazten dituen zereginak egitera.

Proba horiek egiteko datak eta horien antolaketa Hezkuntza Sailean gaiaren arabera eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko ditu, inplikatutako ikastetxeekin eta Hezkuntzako Laneko Arriskuen Prebentzioko Atalarekin batera.

Batxilergoko bigarren mailako aurrez aurreko irakaskuntza-jarduerak berrabiaraztean eta aurreko paragrafoan aurreikusitako probak egitean, COVID-19ren aurkako prebentzio- eta higiene-neurriak aplikatuko dira, osasun-ministerioek eta/edo Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministerioek ikastetxeak partzialki berriro irekitzeko ematen dituztenak. Nolanahi ere, zuzendaritza-taldeek osasun-agintariek eta Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentzioko Atalak ezarritako prebentzio-neurriak betetzen direla zainduko dute, eta neurri horiek ikastetxeetako langile guztiei jakinarazi beharko zaizkie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!