15 kasu positibo berri eta hildako bat izan dira azken orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 25a, 18:10

Datuak emateko era aldatu du Espainiako Osasun Ministerioak. Atzo baino positibo metatu gutxiagoren berri eman du gaur.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan 15 koronabirus kasu positibo izan dira Nafarroan, eta pertsona bat hil da koronabirusarekin. Guztira 510 dira epidemia hasi zenetik zendutakoak. 

Ospitaleratzeei dagokienez, bi ospitaleratze izan ziren atzo. Egun 79 persona daude ospitaleratuta, 64 plantan, 112 ZIUn eta 3 etxean. 

Imagen

Espainiako Osasun Ministerioak emandako kasu guztien kopurua eta hildakoen kopurua murriztu egin da, igande honetan jakinarazitakoekin alderatuta; izan ere, astelehen honetan 5.195 kasu zenbatu dituzte Nafarroan, eta atzo, berriz, 5.219.

Bestalde, COVID-19k Nafarroan hildako pertsonen kopurua 509 izatetik 490 izatera igaro da. Osasun Ministerioak azaldu duenez, kasuak "banan-banan" balioztatzen ari dira, eta, ondorioz, "aurreko egunetako jakinarazpen agregatuaren inguruan desadostasunak egon daitezke".

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!