Ezkabako gotorlekutik ihes egindako presoen ibilbidea bideo bidez ezagutu daiteke

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 25a, 12:08

Ezkabako ihesaldiaren 82. urteurrena dela eta, Nafarroako Memoriaren Institutuak GR-225 bideari buruzko bideo bat sortu du, 1938ko maiatzaren 22an gotorlekutik ihes egindako presoek egin zuten ibilbidea gogoratzeko. 

GR-225 ibilbide luzeak 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten presoen bidea gogorarazten du. 2017an Nafarroako Gobernuak, boluntarioen laguntzarekin, bidea seinaleztatu eta balizatu zuen. Ibilbidea lau etapatan dago antolatua: Ezkabako gotorlekua-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain eta Sorogain-Urepel. Haietan, memoriagune batzuk bisitatzen ahal dira, Olabeko hilobia kasu. Hala, memoriaren belaunaldien arteko transmisio leku bihurtu da, besteak ebste, Askatasunaren botilak eta antzeko ekimenen bidez.

Nafarroako Memoriaren Institutuaren bideoan, aireko ibilbide bat egiten da bide horretatik. 53 kilometrotako hilobietako batzuen eta azken bi urteetan horren inguruan egin diren jardueren irudiak ikus daitezke.

Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 18an bide hori Memoria Historikoaren lekutzat jo zuen, eta Nafarroako Memoria Historikoaren Lekuen Erregistroan inskribatu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!