Bi pertsona zendu ziren atzo koronabirusarekin

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 21a, 17:37

Argazkia: Ekinklik

PCR bidez hiru positibo berri atzeman zituzten atzo Nafarroan. Atzo gauerdian bildutako datuak dira jakinarazi dituztenak.

Nafarroako Gobernuak arratsaldean emandako datuen arabera, atzo bi pertsona zendu ziren koronabirusarekin. Hala, 506 izan dira pandemia hasi zenetik Nafarroan hildakoak. PCR proba bidez hiru positibo berri atzeman zituzten atzo (guztira 5.195 dira metatutako PCR positiboak). 

Ospitaleratuen egoerari dagokionez, plantatik bi paziente atera zituzten atzo. 69 dira plantan, 14 pertsona ZIUn eta hiru etxean daude ospitaleratuta. Osasun alorrean 79 pertsona daude gaixorik, azken egunean 6 sanitario sendatu dira.

Nafarroan koronabirusak izan duen bilakaerari buruzko datu gehiago kontsulta daitezke hemen.

Imagen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!