Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek maskaren erabilera zabaltzea adostu zuten atzo, eta, ondorioz, nahitaezkoa izango da, garraio publikoan ez ezik, espazio itxietan eta bide publikoan ere, bi metroko gutxieneko segurtasun distantzia bermatu ezin bada.
Neurri hori Osasuneko lurralde arteko kontseiluan adostu zuten, Salvador Illa Osasun ministroaren eta osasun kontseilariekin batera.
Datozen egunetan argitaratuko den ministerio agindu batean arautuko da maskaren erabilera. Agindu hori gaur idatz dezakete.
Iturri autonomikoen arabera, badirudi adostasuna egon zela koronabirusaren kutsaduratik maskararekin babesteko premian. Illa ministroak joan den astean hitz egin zuen gaiaz erkidegoekin lurralde arteko kontseiluan, eta larunbatean esan zuen derrigorrezkoa izango zela erabiltzea, eta erabakia ahalik eta adostasun handienarekin hartzea nahi zuela.