42 kasu berri eta heriotzarik ez, azken orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 18a, 15:01

Azken 24 orduetan ere ez da aldatu ZIUn ospitaleratzeko beharra izan duten pazienteen kopurua eta ez da ospitaleratze berririk izan.

Nafarroak 42 koronabirus kasu berri zenbatu ditu azken orduetan, 8.335 guztira, eta ez da hildakorik izan. Hala, COVID-19rekin hildako pertsonen kopurua 503koa da.

Azken 24 orduetan ere ez da aldatu ZIUn ospitaleratzeko beharra izan duten pazienteen kopurua (136), eta ez da ospitaleratze berririk izan. Horrela, ospitaleratzea behar izan duten pazienteen kopuruak, guztira, 2.045ean jarraitzen du.

Bestalde, azken egunean 154 alta berri izan dira, eta, beraz, Nafarroan koronabirusetik berreskuratu diren pertsonen kopurua 3.905 da guztira, foru gobernuak bere webgunean argitaratutako datuen arabera.

Koronabirusak Nafarroan eta Iruñerrian bizi duen bilakaera egunez egun grafikoki bilduta hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!