HE Gurasoak taldea, herri haur eskola bat sortzeko bidean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 13:16

Hilaren 25ean zabalduko dute haur eskoletako aurrematrikula egiteko epea. Euskara eskaintzan murrizketa handia izango da; hori dela eta, Haur Eskoletako Gurasoak taldeak erabaki du herri haur eskola bat sortzeko bidea urratzen hastea. Ainara Iparragirre kideak azaldu du zein den taldearen helburua.  

“Gure seme-alabek euskaraz ikasteko eskubidea dute, eta aukera publikoan ezin bada, gure kabuz beste alternatiba bat bilatuko dugu”, adierazi du Ainara Iparagirrek Metropoli Forala saioan. Azaldu duenez, saiatuko dira eredua haur eskola publikoen ahalik eta antzekoena izan dadin: tarifa publikoekin, udalak egindako egokitzapenen ondorioz lanik gabe gelditutako hezitzaileekin eta udal haur eskolen metodologiarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!