Hamaika positibo berri eta bi hildako erregistratu dituzte Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 11:59

  • 150 lagunek senda agiria jaso dute.
  • Guztira, 5.116 positibo, 500 hildako eta 3.550 sendatu izan dira pandemiaren hasieratik.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan hamaika koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak.

Hildakoei dagokienez, bi pertsona zendu dira azken egunean. Guztira, 500 dira hildakoak. 

Bestalde, ez dut inor ospileratu, baina Zainketa Intentsiboen Unitatean, bai, pertsona bat sartu dute. Pandemia hasi zenetik ospitaleratu behar izan dituzten pazienteak 2.045 dira, eta ZIUn, 136.

Alde positiboari begira, atzo 150 lagun sendatu ziren, eta dagoeneko 3.550k jaso dute senda-agiria pandemia hasi zenetik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!