Batxilergoko bigarren mailako ikasleak soilik itzuliko dira ikasgeletara

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 12:37

Carlos Gimeno kontseilaria, agerraldi batean, artxiboko argazki batean.

Carlos Gimeno kontseilariak azaldu du gainontzeko ikasleak ez direla itzuliko eskolara. Bestalde, elektibitatea ekainaren 23tik 26ra egingo dutela iragarri du.

“Ezin dira segurtasun neurriak bete haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak itzul daitezen”, adierazi du Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak gaur Nafarroako Parlamentuan egin duten Hezkuntza batzordean.

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak izango dira itzultzen bakarrak, ekainaren 1ean, unibertsitatean sartzeko ebaluazioa prestatzeko.

Alde horretatik, selektibitatea lau egunetan egingo dutela jakitera eman du: ekainaren 23tik 26ra. 4.500 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute. Orain arte, selektibitateak hiru eguneko iraupena izaten zuen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!