Salhaketak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoek eta Sarek lau elkarretaratze egingo dituzte asteartean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 10:11

#SOSPresoakCOVID19 manifestua bultzatu duten lau eragileek elkarretaratzeetara deitu dute maiatzaren 19rako, Nafarroako parlamentuaren, diputazioaren, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren eta Iruñeko espetxearen aurrean, 11:30ean.

Salhaketa Nafarroak, Etxeratek, Altsasuko Gurasoak plataformak eta Sare Herritarrak #SOSPresoakCovid19 manifestua plazaratu zuten duela bi aste, espetxe politika arintzeko eskatuz.

Espainiako gobernuak "lehenbailehen" espetxe politikaren arloko neurri plan bat diseinatu eta gauzatu dezala eta Osasunaren Mundu Erakundeak eta Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak emandako gomendioak bete ditzala eskazen dute taldeek. 

Gizarte entitateek diotenez, “estatu askotan neurriak hartu badira ere kartzelan dauden milaka preso askatzeko”, Espainiako Estatuko Gobernuak halakorik egin ez izana tamalgarria da: “Hemen, espetxe politikaren arloan, neurri bakarra hartu da, kartzelak bakartzea alegia, eta horrek ekarri du, praktikan, presoen eta haien gertukoen eta familien arteko komunikazioa murriztea eta bertan behera gelditzea barruko jarduera guztiak, tratamendukoak barne.”

Hori dela eta, haien aldarrikapenetan eta protestetan urrats bat gehiago egiteko, heldu den astelehenean lau elkarretaratze egingo dituzte: Nafarroako parlamentuaren, diputazioaren, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren eta Iruñeko espetxearen aurrean, 11:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!