Aimar Oroz 2023ra arte berritu du Osasunak

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 18:15

Promesaseko erdilariak 14.000.000 euroko deuseztatze klausula izango du.

 

Osasuna Klub Atletikoak akordioa lortu du Aimar Orozekin, kontratua 2023ko ekainaren 30era arte berritzeko, aurreko kontratu harremana bi denboraldiz luzatuz. Horrela, denboraldi honetan Promesasen jokatu duen 18 urteko erdilariarekin duen konpromisoa sendotuko du entitateak. Harrobiko jokalariak 14.000.000 euroko etete klausula izango du lehen taldeak LaLiga Santanderren jokatzen duen bitartean.

Aimar oroz Huarte (Iruñea, 2001eko azaroaren 27a) duela zazpi denboraldi iritsi zen Taxoarera. San Juan Kirol Elkartean eta Ikastola Sanduzelain jokatu ondoren, Osasunako beheko mailetan aritu zen erdilaria, joan den sasoian Nuevo Arcangel zelaian lehen taldearekin debutatu zuen arte, Cordoba Futbol Klubaren aurka, gorritxoak Bigarren Mailako txapeldun izan ziren egunean. Joan den udan, Aimarrek aurredenboraldia osatu zuen Jagoba Arrasateren agindupean, eta, ondoren, Osasuna Promesasen Bigarren B Mailako taldean sartu zen, oraindik gazte-adinean dagoen futbolari baten egokitzapen-aldi logikoaren ondoren, eta brontzezko kategorian protagonismoa hartu zuen jardunaldiek aurrera egin ahala. Izan ere, Santi Castillejoren taldeak jokatu dituen 28 partidetatik 21 jokatu ditu.

Konpromiso berri horrekin, talde gorritxoak harrobiko talentu handienetako baten jarraipena ziurtatu du, eta lanean jarraituko du denboraldi honetan izandako bilakaerarekin jarrai dezan. Halaber, Osasunak eskerrak eman dizkio Aimar Orozi bere kirol proiektuan jarritako konfiantzagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!