Gobernua aztertzen ari da enpresek maskarak, mantalak eta eskularruak egin ahal izatea

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 11:56

Fabrikaziorako eredua lankidetza publiko-pribatua izango litzateke. Lehendik dauden enpresa jarduerak indartu egingo lituzkete, hutsetik enpresak sortzu beharrean.  

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak azaldu duenez, gobernua aztertzen ari da Nafarroako enpresek maskarak, mantalak eta eskularruak egiteko aukera, produktu gutxi dagoela egiaztatu ostean.

Kontseilariak azaldu duenez, gehien kontsumitzen diren eta gehien behar diren produktuak zeintzuk izan diren eta Nafarroak material horiek ekoizteko duen gaitasuna aztertu ondoren, odnorioztatu dute Nafarroan gehien fabrikatu daitezkeen produktuak maskarak, eskularruak eta batak direla.

Fabrikazio horretarako eredua lankidetza publiko-pribatua izango litzatekeela azaldu du, titulartasun pribatuaren nagusitasunarekin, eta lehen emaitzen arabera, lehendik dauden enpresa jarduerak indartu egingo lituzkete, hutsetik enpresak sortzeko aukera baino gehiago.

Bestalde, gobernua osasun, garbiketa eta teknologia produktuen prezioak kontrolatzeko lanean ari da. Horretarako, Lehiaren Batzorde Nazionalaren eta autonomia erkidegoen arteko kanpaina koordinatua jarri dute abian, eta, horren bidez, prezioak monitorizatzeko sistema bat ezarri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!