Hamaika positibo berri eta lau hildako erregistratu dituzte Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 11:24

  • 103 lagunek senda agiria jaso dute.
  • Guztira, 5.105 positibo, 498 hildako eta 3.400 sendatu izan dira pandemiaren hasieratik.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan hamaika koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak.

Hildakoei dagokienez, lau pertsona zendu dira azken egunean. Guztira, 498 dira hildakoak. 

Bestalde, atzo lau pertsona ospileratu zituzten, eta bakar bat ere ez Zainketa Intentsiboen Unitatean. Pandemia hasi zenetik ospitaleratu behar izan dituzten pazienteak 2.045 dira, eta horietatik ZIUtik 135 pasatu dira.

Alde positiboari begira, atzo 103 lagun sendatu ziren, eta dagoeneko 3.400k jaso dute senda-agiria pandemia hasi zenetik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!