Nafarroako biztanleen %5,8k COVID-19 gaitza gainditu dute eta antigorputzak sortu dituzte, Espainiako Estatuan seroprebalentziari buruz egindako ikerketaren emaitzen arabera.
Nafarroako datua estatuko batez bestekoa baino handiagoa da; izan ere, ikerketaren arabera, Espainiako biztanleen %5ek gainditu dute koronabirusa.
Ikerketa apirilaren 27an hasi zen autonomia erkidego gehienetan, eta Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak egin du, Carlos III.a Osasun Institutuarekin (ISCIII) eta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) batera, autonomia-erkidegoen laguntzarekin.
Helburua da koronabirusaren infekzioaren prebalentzia neurtzea, birusaren aurkako antigorputzak zehaztuta, autonomia-erkidegoen, probintzien, adinaren eta sexuaren arabera. Horretarako, adin, erkidego eta probintzia guztietako 90.000 pertsona aztertuko dituzte, hiru boladatan, eta telefonoz parte hartzera gonbidatuko dituzte.