Hildako bakarra izan da Nafarroan azken 24 orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 13a, 12:17

  • Hamahiru positibo berri izan dira, eta 142k senda agiria jaso dute.
  • Guztira, 5.094 positibo, 494 hildako eta 3.297 sendatu izan dira pandemiaren hasieratik.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eman berri dituen datuak aurreko egunekoak baino baikorragoak dira: azken 24 orduetan hamahiru koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak, eta hildako bakar bat egon da.  

Guztira, 5.094 positibo erregistratu dituzte pandemia hasi zenetik, eta 494 pertsona hil dira. 

Bestalde, atzo hiru pertsona ospileratu zituzten, eta bakar bat ere ez Zainketa Intentsiboen Unitatean. Pandemia hasi zenetik ospitaleratu behar izan dituzten pazienteak 2.042 dira, eta horietatik 135 ZIUtik pasatu dira.

Era berean, atzo sendatutakoen kopurua ere nabarmentzekoa da: 142 lagun sendatu ziren —aurreko egunean, 85—, eta dagoeneko 3.297 k jaso dute senda agiria pandemia hasi zenetik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!