Udako beherapenak webguneetara mugatuko dira aurten

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 12a, 12:04

Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak adierazi duenez, establezimenduek "ezin izango dute gauzatu pilaketak sor dezakeen ekintzarik". Erabakiak web orririk ez duten dendei kalte egingo die.

Aurten ez da udako merkealdirik izango, edo ez orain arte bezala. Koroabirusaren pandemiaren ondorioz, establezimendu fisikoetan beherapenak debekatu dira, pilaketak eta, ondorioz, kutsatzeak saihesteko.

Larunbateko Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ministro agindu baten arabera, saltokiek "ezin izango dute jende pilaketak eragin ditzakeen merkataritza ekintzarik iragarri, ezta gauzatu ere, ez saltokiaren barruan, ez inguruan”.

Hala ere, neurri horrek ez du eraginik izango web orriaren bidez egiten diren beherapenezko salmentetan, ezta eskaintza edo promoziokoetan ere. Aurtengo beherapenak, aldaketarik ez badago, online izango dira. Beraz, web orririk ez duten establezimenduei egingo diete kalte; oro har, txikienei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!