Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan hamasei koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak.
Hildakoei dagokienez, hiru pertsona zendu dira azken egunean. Guztira, 493 dira hildakoak.
Bestalde, atzo hamar pertsona ospileratu zituzten, eta bakar bat ere ez Zainketa Intentsiboen Unitatean. Pandemia hasi zenetik ospitaleratu behar izan dituzten pazienteak 2.039 dira, eta horietatik ZIUtik 135 pasatu dira.
Alde positiboari begira, atzo 85 lagun sendatu ziren, eta dagoeneko 3.155k jaso dute senda-agiria pandemia hasi zenetik.