Biek azpimarratu dute toki gehienetan neurriak hartu zituztenerako birusak hedadura handia zuela. “Birusak ustekabean harrapatu gintuen, eta denok izan dugu ardura zati bat”, adierazi du Martinezek. Ildo beretik, Eginok aipatu du Frantzian egindako ikerketa batek erakutsi duela balitekeela azarorako jada birusa zabaltzen hasia izatea, eta, bestalde, Europan izandako mutazioek gogorrago bihurtu dutela.
Aurrera begira, osasun sistemaren inguruan gogoeta sakonbat egin beharko dela nabarmendu dute; bereziki, lehen mailako arreta sistemaren garrantziaren eta adinekoen egoitzen egoeraren inguruan. Bigarren horiei dagokienez, salatu dute “zulo handi bat” geratu dela agerian, eta aldaketa handi bat eskatuko duela.