Tuterako jaiak ere, bertan behera

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 11a, 12:49

Tuterako Udalak zabaldutako bideo baten irudi bat.

Udalak jakinarazi duenez, erabakia "aho batez" hartu dute peñekin, ostalariekin, Santa Anako Kongregazioarekin eta alderdi politikoekin batera.

Alejandro Toquero Tuterako alkateak gaur goizean iragarri du aurtengo Tuterako festak ere bertan behera geratuko direla, koronabirusaren pandemiaren eraginez. "Zaila da hau jakinaraztea, ez gaude jaietarako, baina iritsiko dira", adierazi du. 2021eko festetarako gogoak gordetzeko eskatu die herritarrei.

Jakinarazi dutenez, jaiak ez ospatzeko erabakia "aho batez" hartu dute, peñekin, ostalariekin, Santa Anako Kongregazioarekin eta alderdi politikoekin batera. Santa Ana jaiak bertan behera geratu ziren azken aldia Gerra Zibilan izan zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!