Vianako Printzea - Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webguneak aholkularitza laborala, fiskala, juridikoa eta finantzazioa eskuratzeko bideen ingurukoa eskaintzen hasi da, profesionalei zein sektoreko enpresa eta erakundeei zuzenduta.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, zerbitzua posta elektronikoz bidaliko den inprimaki batekin hasten da, eta espezialista batek erantzungo dio, kontsultagilearekin hurrengo 24 orduetan harremanetan jartzeko (asteburuak eta jaiegunak kenduta).
Kontsulta eremuak, batez ere, lanekoak, fiskalak, juridikoak eta finantzarioak izango dira, baina beste arlo batzuk ere gehitu ahal izango dira, hala nola datuen babesa edo administrazio gaiak. Zerbitzua Nafarroako kultur sektoreari zuzenduta dago, eta osasun krisiaren ondorioekin lotutako gaiak aztertuko dituzte.
Horrez gain, gobernuak COVID-19rekin lotutako legeriari buruzko informazioa eskura jarri du, bai eta maiz egiten diren galderak eta erantzunak ere, bere webguneab. Gaiari horri buruzko buletinak eta eguneratzeak bidali dizkiete hala eskatzen duten enpresa, erakunde eta profesionalei.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!