Hamahiru positibo eta bi hildako erregistratu dituzte Nafarroan azken egunean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 11a, 11:46

Guztira, 5.065 positibo eta 490 hildako izan dira pandemiaren hasieratik.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan hamahiru koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak.

Hildakoei dagokienez, bi pertsona zendu dira azken egunean. Guztira, 490 dira hildakoak.  

Alde positiboari erreparartuta, 3.070 lagun sendatu dira pandemia hasi zenetik. Bestalde, atzo sei pertsona ospileratu zituzten, eta bakar bat ere ez Zainketa Intentsiboen Unitatean. Pandemia hasi zenetik ospitaleratu behar izan dituzten pazienteak 2.029 dira, eta horietatik ZIUtik 135 pasatu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!