Lehen faseari buruzko zalantzak argitzeko gida argitaratu du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 11a, 08:14

Gaurtik 1. Fasean dago Nafarroa. Saltokiak eta tabernak, mugekin, zabalduko dituzte ateak eta 10 lagunen bilerak baimenduta egonen dira. Txikien paseoak, adinekoen irteerak eta kirola, orain arteko arau berdinekin egonen dira neurtuta.

“Mugimendu gehiago somatuko dugu hemendik aurrera, baina ez gaitezen gehiegizko konfidantzan erori” adierazi du Maria Txibite presidenteak, “Gaitza gure inguruan da oraindik ere eta zorrotz zaindu behar ditugu osasun neurriak”. Nafarroako Presidenteak adierazi duenez, herritarren gehiengoa ongi bete ditu orain arteko neurriak, “Nafarroa prest da aurrera egiteko, baina horretarako denon ardura beharrezkoa da, atzerabueltarik ez egiteko”.

Gaurtik aurrera, saltoki eta denda txikiek beren ateak zabalduko dituzte, mugekin eta osasun neurriekin,  baita tabernetako terrazak ere. 10 lagunen bilerak baimenduko dira, tarteak zainduz. Ez da aldaketarik izanen ordea, txikien eta adinekoen paseoetan eta kirola egiteko ordu eta neurrietan.

Nafarroako Gobernuak gida osatu du, datozen egunetan sor daitezkeen galderei erantzuteko.

Gida (gazteleraz)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!