Lau hildako eta 23 positibo berri erregistratu dituzte Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 8a, 12:14

  • Guztira, 5.006 positibo eta 484 hildako izan dira pandemiaren hasieratik.
  • 95 lagun gehiago sendatu dira; osotara, 2.827.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan 23 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak. Hala, 5.000 kasuren langa gainditu du Nafarroak: epidemia hasi zenetik erregistratutako positiboen kopurua 5.006 da.

Hildakoei dagokienez, kopurua aurreko egunetakoen antzekoa da: lau pertsona zendu dira azken egunean. Guztira, 484 dira hildakoak.  

Alde positiboari erreparartuta, atzo ez zuten inor ospitaleratu behar izan, eta sendatutakoen kopuruak kutsatutakoena baino nabarmen handiagoa izaten jarraitzen du: 95k jaso dute alta epidemiologikoa. Osotara, 2.827 dira sendatutakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!