Orotara, 21 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdira, eta Olasagarrerena nabarmendu du Maialen Berasategi Catalanek, Iratxe Retolaza Gutierrezek eta Iban Zaldua Gonzalezek osatutako epaimahaiak.
Abenduan aurkeztu zuen Mamu izateko moduak eleberri proiektua Elkar fundazioak antolatutako Joseba Jaka bekara, eta hura saritu du orain epaimahaiak. 10.000 euroko laguntza jasoko du idazleak, eta urtebeteko epea izango du lana bukatzeko.
Euskal gatazkaren inguruko ikuspuntua eskaini nahi du Olasagarrek lan honen bidez. Gatazka gainditzeko dolua egiterakoan literaturaren balioa aldarrikatzen du arbizuarrak.
Eleberria idazten hasia da, baina koronabirusak eragindako nahasmendua eta etorkizunai buruzko ezjakintasuna ezin dituela albo batera utzi aitortu du Olasagarrek Irrintzi Plaza sioan egin diogun elkarrizketan.