Iktusen edo bihotzekoen sintoma arinen aurrean berehalako arreta jasotzearen garrantzia gogorarazi du Osasun Departamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 7a, 15:52

COVID-19 pandemia dela-eta, sintoma arin horiek izan dituzten gehiengoek ez dute larrialdi zerbitzuetara jo, eta hala, balorazioa osasun-etxeetan gauzatu da, zenbait kasutan beranduegi.

Iktusaren edo bihotzekoen sintoma arinak sumatzen dituzten pertsonek berehalako arreta jasotzeak duen garrantzia gogorarazi du Osasun Departamentuak, eta hala, horiek sentitu orduko 112 larrialdi zerbitzuarekin harremanetan jartzeko gomendioa luzatu dute. Nafarroako Ospitale Guneak (NOG) COVID-19 pandemiaren baitan kasu arin gehienak larrialdi zerbitzuetara ez direla heldu atzeman du, eta hala, beharrezkoa den arreta osasun etxeetan gauzatu da, eta zenbait kasutan, beranduegi. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!