Soka-lagunak

“Helmuga ezin da izan abiapuntua bezalakoa; abiapuntuan arazo larriak ditugu”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 7a, 12:52

  • Konfinamendua arintzeko prozesua aztertzeko bi lagun gonbidatuko ditugu egunero Metropoli Foralera. Estreinako saioan, Aingeru Epaltza idazlea eta Floren Aoiz historialaria izan ditugu. 
  • Azpimarratu dute pandemiatik irteteko prozesuan helburua ezin dela izan “lehengo normaltasunera” itzultzea, “beste normaltasun berri batera” iristea baizik. 

Hainbat gairi heldu diote Floren Aoizek eta Aingeru Epaltzak solasaldian. Batetik, Aoizek nabarmendu du askatasunaren defentsa egitean eskuinak eta ezkerrak eskatzen dutena ezberdina dela, eskuinak askatasun indibidualak eskatzen baititu, merkatuaren mesederako; eta ohartarazi du alde horretatik eskuinak “gol batzuk” sartu dituela eztabaida horri dagokionez. 

Epaltzak, bestalde, kontrolaren gaiari heldu dio, azken egunetan Iruñerria dron bidez ikuskatzen ari baitira, eta horri lotuta, salatu du kontrol soziala areagotuko dela krisialdian. Aurrera begira datorrenari erreparatuta, berriz, adierazi du birus batek halako krisi ekonomiko eta sozial larria ekarri ahal izateak erakusten duela atzetik "oso arazo sakonak" daudela sisteman. 

Hala ere, biek uste dute gehiago izan direla itxialdi garaian barruan duten “elkartasuna” atera duten pertsonak, barruan duten “polizia” atera dutenak baino. 

Bihar, Inma Errea eta Amaia Nausia Pimoulier izango ditugu gonbidatu, prozesuaren azterketa egiteko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!