Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan hamazazpi koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak. Epidemia hasi zenetik erregistratutako positiboen kopurua 4.983 da. Aurreko eguneko datuekin alderatuta, hazkundea apalagoa izan da: asteartean 30 positibo berri izan ziren.
Hildakoei dagokienez, kopurua aurreko egunetakoen antzekoa da: lau pertsona zendu dira azken egunean. Guztira, 480 dira hildakoak. Bestalde, hamar pertsona ospitaleratu dituzte, baina inor ez Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.
Alde positiboari erreparartuta, sendatutakoen kopuruak kutsatutakoena baino nabarmen handiagoa izaten jarraitzen du: 104k jaso dute alta epidemiologikoa. Osotara, 2.732 dira sendatutakoak.