Koronabirusaren inguruko araudi osoa, parlamentauren webgunean ikusgai

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 6a, 12:46

Nafarroako Parlamentuak bere webgunean jaso eta argitaratu du koronabirusak eta konfinamenduak eragindako krisiari buruzko araudi osoa: Gorte Nagusien eta parlamentu autonomoena, Nafarroako Gobernuarena, estatuarena, eta autonomia erkidegoetako gobernuena.

Nafarroako Parlamentuak bere webgunean jaso eta argitaratu du koronabirusak eta konfinamenduak eragindako krisiari buruzko araudi osoa. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuak hainbat dokumentazio dosier egin ditu, eta, ondoren, apirilaren 30era arteko eguneratzeak egin ditu, funtsezko lau esparrurekin: Gorte Nagusien eta parlamentu autonomoena, Nafarroako Gobernuarena, estatuarena, eta autonomia erkidegoetako gobernuena.

Parlamentuak ohar bidez adierazi duenez, aldi horretan ganbera "egoera txarrak gainditzen eta nafar guztiak ordezkatzen dituen erakundearen funtzionamenduari eusten saiatu da”. Nabarmendu duenez, "ahalegin hori hainbat norabidetan gauzatu da: bilkurak eta bozketa sistemak eraldatu dira legebiltzarreko organoen funtzionamendua bermatzeko eta tele-lanaren antolaketa egin da, parlamentariek eta funtzionarioek gaiak eta espedienteak normaltasunez izapidetzen jarrai zezaten".

Parlamentuak azaldu duenez, "pandemiaren harira gertatzen ari diren lege arau guztiak biltzea eta antolatzea izan da ahalegin horren kapitulu bat, legebiltzarkideek, alderdi politikoek eta erakundeek behar adina informazio eta dokumentazio izan dezaten, behar beste neurri hartu ahal izateko".

Dosierrak Parlamentuaren webgunean daude, koronabirusren atal berezian, eta webgunearen azaleko banner batetik edo esteka honen bidez eskura daitezke: https://www.parlamentodenavarra.es/eu/contenido/berezia-covid-19-koronabirusa-dela-eta

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!