Bost hildako eta 30 positibo berri erregistratu dituzte Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 6a, 11:38

  • Guztira, 4.966 positibo eta 476 hildako izan dira pandemiaren hasieratik.
  • 66 lagun gehiago sendatu dira; osotara, 2.628.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan 30 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak; hazkundea %0,61koa izan da. Epidemia hasi zenetik erregistratutako positiboen kopurua 4.966 da. Aurreko eguneko datuekin alderatuta, hazkundea aipagarria da: astelehenean hemezortzi positibo berri izan ziren, eta igandean, hamasei. 

Hildakoei dagokienez, kopurua aurreko egunetakoen antzekoa da: bost pertsona zendu dira azken egunean. Guztira, 476 dira hildakoak. Bestalde, hamar pertsona ospitaleratu dituzte, eta, bat Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. 

Alde positiboari erreparartuta, sendatutakoen kopuruak kutsatutakoena baino nabarmen handiagoa izaten jarraitzen du: 66k jaso dute alta epidemiologikoa. Osotara, 2.628 dira sendatutakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!