Nafarroak eskatuko du maiatzaren 11n konfinamendua arintzeko 1. fasera igarotzea

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 5a, 12:26

Nafarroako Gobernuak Espainiakoari eskatuko dio maiatzaren 11tik aurrera foru erkidegoa konfinamendua arintzeko prozesuaren 1. fasera igarotzea, horretarako irizpideak betetzen dituela iritzita.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, foru ekidegoko parte hartze organoak batzartu behar dira oraindik, baina, oraingoz, 1. fasera pasatzea eskatuko diote Espainiako Gobernuari. 

"Gaur arratsaldean Osasun Kontseilua bilduko da proposamena egiteko eta Osasun Ministerioari helarazteko. Adierazle kuantitatiboetan, Nafarroak ZIU ohe kopurua eta bestelako osasun baldintzak betetzen ditu, baina partaidetza organo horiekin landu nahi dugu proposamena ", azaldu du Txibitek.

Prozesuaren 1. fasera pasatzeak aukera ematen du hamar pertsona arteko bilerak egiteko, 400 metro koadro baino gutxiagoko dendak irekitzeko edota taberna eta jatetxeetako terrazak %50eko okupazioarekin irekitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!