Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan hemezortzi koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak —herenegun baino bi gehiago—; hazkundea %0,37koa izan da. Epidemia hasi zenetik erregistratutako positiboen kopurua 4.936 da.
Bestalde, hildakoak bost izan dira azken egunean; herenegun baino bat gehiago. Guztira, 471 dira hildakoak. Alde positiboari erreparartuta, sendatutakoen kopuruak kutsatutakoena baino nabarmen handiagoa izaten jarraitzen du: 68k jaso dute senda agiria; hazkundea %2,7koa izan da. Osotara, 2.562 dira. Halaber, bost pertsona ospitaleratu dituzte, eta bat Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.