Langabezia %8,23 igo da Nafarroan, eta 40.442 langabe daude guztira

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 5a, 10:16

Nafarroan 3.077 langabe gehiago zenbatu dituzte apirilean; azken hamabi hilabeteetan, 7.861 gehiago. 

Nafarroan 3.077 langabe gehiago zenbatu dituzte apirilean, aurreko hilabetearekin alderatuta,%8,23 gehiago, koronabirusaren krisiaren ondorioz. Langabeen kopurua 40.442 da. Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren datuak dira.

Azken hamabi hilabeteetan, 7.861 langabe gehiago erregistratu dituzte Nafarroan,%24,13.

Apirilean, langabeziak gora egin du batez ere zerbitzuen sektorean, 2.444 pertsona gehiagorekin, eta baita industrian (366 gehiago), eraikuntzan (182) eta aurretik lanik ez zutenen kolektiboan (129) ere. Hala ere, nekazaritzan 44 langabe gutxiago daude.

Hala, sektoreka, langabe gehienak zerbitzuen sektorean daude (28.021), ondoren industrian (5.210), nekazaritzan (2.068) eta eraikuntzan (1.990). Aurretik lanik gabe zeudenen taldean, 3.153 pertsona daude lanik gabe.

Erregistratutako langabeen artean, 17.596 gizonak dira eta 22.846 emakumeak; 4.091k 25 urte baino gutxiago ditu (2.125 gizonek eta 1.966 emakumek) eta gainerakoak, 36.351, adin horretatik gorakoak dira (15.471 gizon eta 20.880 emakume).

Era berean, 3.057 kontratu egin dira apirilean, aurreko hilean baino 12.151 gutxiago (%48,20 gutxiago), eta duela bi hilabete baino 18.802 gutxiago (%59,02 gutxiago).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!