Lau hildako eta hamasei positibo berri erregistratu dituzte Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 4a, 11:27

  • Guztira, 4.918 positibo eta 466 hildako izan dira pandemiaren hasieratik.
  • 83 lagun gehiago sendatu dira; osotara, 2.499.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan hamasei koronabirus kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, PCR proba bidez baieztatutakoak; hazkundea %0,33koa izan da. Epidemia hasi zenetik erregistratutako positiboen kopurua 4.918 da. 

Bestalde, hildakoak lau izan dira azken egunean. Guztira, 466 dira hildakoak. Alde positiboari erreparartuta, sendatutakoen kopuruak kutsatutakoena baino nabarmen handiagoa izaten jarraitzen du: 83k jaso dute senda-agiria. Osotara, 2.494 dira. Halaber, lau pertsona ospitaleratu dituzte, eta, azken asteetan ia egunero bezala, bakar bat ere ez Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!