Gaur hasiko da itxialdia arintzeko 0. fasea, eta dagoeneko derrigorrezkoa da sudurra eta ahoa estaltzeko maskara erabiltzea garraio publikoko eta kolektiboko eta aire eta itsas garraioko zerbitzuen erabiltzaile guztien artean, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak gogorarazi duenez. Hala ezartzen du Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak igande honetan Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Aginduak. Era berean, bidaiariekin harreman zuzena duten garraio-zerbitzuetako langileek ere maskarak eraman beharko dituzte, baita gel hidroalkoholikoak eskuratu ere.
Maskarak goizeko zazpietan banatu dituzte erkidego osoko hainbat lekutan, batez ere, Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako garraio publikoaren sarbideetan, Nafarroako herri nagusietako hiriarteko garraio geltokietan eta tren eta autobus geltokietan.
Asteburu honetan, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak 200.000 maskara jaso ditu, horietatik 84.000 garraio publikoaren erabiltzaileen artean banatuko dituzte astelehen eta astearte honetan, 98.000 erkidego osoko udalei zuzenduta egongo dra, eta gainontzekoak, 18.000, gizarte erakundeei (Caritas, Gurutze Gorria eta CERMI).