ETB3 Nafarroa osora zabaltzeko eskatu du katearen aldeko plataformak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 29a, 15:23

Nafarroako Gobernuak aurreko legegintzaldian aurkeztutako "konponbide teknikoa" gauzatzeko Espainiak baimenik ematen ez duela salatu du plataformak.

Nafarroako toki gehienetan ETB3 ikusteko aukerarik ez dagoela salatu du ETB3ren aldeko plataformak: "Iritsi da itxialdia, haurrek egun guztia etxean eman behar izan dute zenbait astez, eta Nafarroako toki gehienetan ez dago ikusterik haurrentzako euskaraz dagoen kanal bakarra".

"Aurreko legegintzaldian, Nafarroako Gobernuak konponbide tekniko bat aurkitu zuen ETB3 Nafarroa guztian ikus zedin, eta baimena eskatu zion hainbatetan Espainiako Gobernuari, baina ez zuen erantzunik jaso", oroitarazi dute ohar bidez. Espainiako eta Nafarroako gobernuaei egoera konpontzeko asmorik ba ote dute galdetu die plataformak, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna urratzen ari direla ohartaraziz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!