Hizkuntza Eskola ofizialen azterketen datei eustea erabaki du Hezkuntza Departamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko api. 29a, 14:16

Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofiziala.

Ohiko deialdia maiatzaren 22tik ekainaren 12ra izango da.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2019-2020 ikasturterako aurreikusitako azterketen egutegia mantentzea erabaki du. Hori dela eta, ohiko deialdia maiatzaren 22tik ekainaren 12ra bitartean egingo da, eta ezohikoa irailaren 3tik 11ra bitartean; halaber, maiatzaren 21erako aurreikusitako ikasturtearen amaiera data mantenduko da.

Horrez gain, Hezkuntza Sailak zenbait irizpide ezarri ditu ikasleak mailaz igo daitezen. B1 eta B2.2 edo C1 mailetako ikasleek mailaz igotzeko aukera izango dute, baldin eta "irakasleek nahikoa ebidentzia badaude", edo, gutxienez, %50eko batezbestekoa lortzen badute dagokion egiaztapen proban.

Ziurtagiria lortu nahi duten A2, B1, B2.2, C1 eta C2.2 mailetako ikasle ofizialek beren mailari dagokion proba gainditu beharko dute, alarma egoerak agindutako neurrien ondorioz aldaketarik izan ezean.

Idatzizko azterketei dagokienez, deialdia maiatzaren 22tik ekainaren 12ra bitartean izango da, eta ezohiko deialdia, berriz, irailaren 3tik 11ra. Ohiko deialdiko proba gehienak arratsaldez izango dira, eta apartekoak goizez; Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialek ordutegiak zehaztuko ditu.

Bestalde, hizkuntza eta maila bakoitzeko ahozko adierazpenaren azterketaren deialdirako egutegiak dagozkien hizkuntza eskolek argitaratuko dituzte beren webguneetan. Halaber, probetan osasuna babesteko neurriak mantentzeko jarraibideak argitaratuko dituzte aurki.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!