Langabeziak %6,75 egin du behera lehen hiruhilekoan, baina 3.400 landun gutxiago daude

Euskalerria Irratia 2020ko api. 28a, 11:23

  • Duela urtebeteko datuekin alderatuta, langabezia %4,97 hazi da.
  • Ez dituzte zenbatu aldi baterako lan erregulazio txostenak. 

 

Aurtengo lehen hiruhilekoan 1.900 langabe gutxiago zenbatu dituzte Nafarroan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 6,75 gutxiago, eta guztira 26.600 langabe daude, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) astearte honetan jakitera eman duenez.

Hala ere, 3.400 landun gutxiago daude 2019ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta, guztira, 284.300 dira. Kontuan hartu behar da, gainera, okupatuen kasuan, Biztanleria Aktiboaren Inkestak ez dituela aldi baterako lan erregulazio txostenak zenbatu.

Zerbitzuen sektorean 10.000 lanpostu suntsitu dira hiru hilabete hauetan. Honako sektoreetan, ordea, lanpostuak sortu dira hiru hilabeteotan: 1.100 gehiago nekazaritzan (10.300), 4.600 gehiago industrian (76.700) eta 900 gehiago eraikuntzan (14.000).

Duela urtebeteko datuekin alderatuta, 1.300 pertsona gehiago daude langabezian, hau da,%4,97 gehiago. Langabezia-tasa %8,55ekoa da, gizonen artean %8,23koa eta emakumeen artean %8,92koa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!