Ez da hildakorik izan Nafarroan, pandemia hasi zenetik lehen aldiz

Euskalerria Irratia 2020ko api. 28a, 10:57

  • 26 positibo berri baieztatu dituzte; guztira, 4.759 izan dira hasieratik.
  • 60 lagun gehiago sendatu dira; osotara, 1.978 dira sendatutakoak.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan 26 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte, PCR proba bidez baieztatutakoak; hazkundea %0,5ekoa izan da. Epidemia hasi zenetik erregistratutako positiboen kopurua 4.759 da. Bestalde, lehen aldiz, ez da inor hil koronabirusarekin; guztira, 432 dira hildakoak. 

Halaber, ez dute inor sartu behar izan Zainketa Intentsiboetako Unitatean, eta hiru lagun ospitaleratu dituzte. Sendatutako pazienteen kopuruari dagokionez, 1.918 dira, aurreko egunean baino 60 gehiago. Sendatutakoen kopurua hazkunde moteta izaten ari da, baina hildakorik ez izatea baieztatzen hasten da azken egunetako joera baikorra; izan ere, azken egunetan oso hildakoen kopurua baxua izan da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!