Volkswagenek jarduerari ekin dio berriro, hilabeteren ondoren

Euskalerria Irratia 2020ko api. 27a, 11:44

Aste honetan, bi egun lan egingo dute: gaur eta ostegunean. Gainontzekoetan, funtzionamendua aztertuko dute.

Nafarroako Volkswagenek "normaltasun osoz" ekin dio lanari astelehen honetan, goizeko 06:00etan hasi eta 14:00ak arte iraungo duen lehen txandan. Gaur txanda hori bakarrik egingo du Landabengo lantegiak, martxoaren 15ean jarduera bertan behera utzi ostean.

Koronabirusak eragindako murrizketekin, 2020rako aurreikusitako ekoizpena 253.714ra murriztu du Volkswagenek. 

Aste honetan bi egun bakarrik egongo dira langileak, gaur eta ostegunean, biak goizeko txandan. 27an lehen txandak egingo du lan, eta 30ean bigarrenak. Asteartean, hilak 28, eta asteazkenean, hilak 29, lehen egunaren funtzionamendua aztertuko dute, eta, beharrezkoa izanez gero, ezarritako lan eta segurtasun prozedurak hobetzeko neurriak sartuko dituzte.

Enpresa gaur goizean hasi da lanean, “langileen segurtasuna eta osasunaren zaintza bermatzeko babes neurriekin”.

Fabrikak urte amaierara arte jarraituko lan erregulazioan, zuzendaritzak eta langile batzordeak hala adostuta.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!