Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren datuen arabera, azken 24 orduetan 21 koronabirus kasu berri erregistratu dituzte, PCR proba bidez baieztatutakoak. Epidemia hasi zenetik erregistratutako positiboen kopurua 4.733 da. Bestalde, pertsona bat hil da koronabirusarekin; guztira, 432 dira hildakoak.
Azken 24 orduetan, pertsona bat Zainketa Intentsiboetako Unitatean sartu behar izan dute, eta guztira 130 kasu zenbatu dituzte ZIUn. Bestalde, azken egunean ez da ospitaleratze berririk izan.
Sendatutako pazienteen kopuruari dagokionez, 1.918 dira dagoeneko, aurreko egunean baino 83 gehiago.