Azken 24 orduetan, 117 covid-19 kasu berri baieztatu dituzte Nafarroan. Gehienak antigorputz testak erabiliz atzeman dituzte (113). Guztira 5.180 izan dira koronabirusa gaitza hartu dutenak, Nafarroan. 1.915 ospitaleratu dituzte, eta 129 dira ZIUn artatu dituztenak.
Zortzi pertsona hil dira azken ordutean; guztira, 417 dira bizitza galdu dutenak. Sendatutakoen kopuruak gora egin du gaur ere, 107 pertsonak jaso dute alta epidemiologikoa azken orduetan. Guztira, 1.552 lagunek gainditu dute gaixotasuna.