Eskubide Sozialen Kartak eraldaketa sozialerako dekalogo bat proposatu du

Euskalerria Irratia 2020ko api. 24a, 12:25

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak sare sozialetan zabaldutako bideo baten irudia.

Karta osatzen duten eragile eta sindikatuen arabera, koronabirusak sortutako krisiak agerian utzi du egungo eredu sozialak “aldaketa sakonak” behar dituela. 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragile eta sindikatuek “kezkaz” bizi dute Euskal Herrian koronabirusak sortutako testuingurua. “Langile eta oro har herritarron osasuna delako kolokan dagoena epe laburrean, eta epe ertainean, osasun krisiaren testuingurua baliatuz, elite ekonomiko eta politikoen eraso berri baten aurrean kokatu gaitzakeelako”.

“Koronabirusaren krisi honek oraindik eta ikusgarriago egin du gehiengoaren kontra eta gutxiengo baten aldeko logikan oinarritzen den sistema honek ez duela funtzionatzen. Eta beraz, garaia dela momentuko egoerari aurre egiteko neurriez gain zaintzak eta bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema berri bat eraikitzeko”.

Hori dela eta, azpimarratu dute krisiak agerian utzi duela egungo eredu sozialak “aldaketa sakonak” behar dituela. “Eta EHESKtik horren aldeko bidea aldarrikatu eta egiteko prest agertzen gara”. 

Bide horretan, hainbat proposamen egin dituzte, bederatzi bloke nagusitan banatuta: zerbitzu publikoak, oinarrizko eskubideak garatzeko neurriak, askatasun sozial eta politikoak, zaintza lanak… Txosten batean bildu dituzte horiek guztiak eta Interneten jarri dute eskuragai. Bideo zenbait ere zabaldu dituzte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!